
EH Bilduk hauteskundeen ostean egin nahi diren akordio eta hitzarmenetarako oinarrizkotzat jo du erabakitze eskubidea. Honela, gainontzeko alderdiei lau ardatzetan oinarritutako eskaintza luzatuko diela adierazi dute.
Rebeka Uberak eta Pello Urizarrek egindako agerraldian, instituzioak eta herritarrak gerturatuko dituzten politikak martxan jartzeko beharra azpimarratu dute. Alde batetik, erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera argia eskatu dute. «Gizarte eredu justuagoa eraikitzeko, euskararen erabilpena normalziatzeko, kultura garatzeko edo gizonen eta emakumeen arteko aukera eta eskubide berdintasuna lortzeko neurri zehatzak garatzea ezinbestekotzat jotzen dugu».
Bestetik, krisiari aurre egin eta «herritar guztien aldeko politikak» garatuko dituen plana martxan jartzea oinarrizkotzat ikusten du koalizioak. «Murrizketa sozialak baztertu, enplegu duina sortu eta zerga sistema progresibo eta zuzenerantz pausoak eman». Era berean, ustelkeriarekin amaitzeko «gardentasuna» lehen lerroan jartzea azpimarratu du EH Bilduk.
Azkenik, herrtarren parte-hartzea sustatuko duten neurriak hartzea «demokrazian sakontzeko».
Honela euskalherritarrek «dena erabaki ahal izatea» du jomuga EH Bilduk, oraindik ere «demokrazia eraiki» beharra dagoela nabarmenduz.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak




