Hiru gizon atxilotu ditu Ertzaintzak azken orduetan Gasteizen, bikotea jotzea leporatuta. Lehen atxiloketa atzo igande goizaldean gertatu zen, 7.40 inguruan. 21 urteko gazte bat atxilo eraman zuten ertzainek, bikoteari aurpegian hozka egin eta belarritakoak kendu ostean.
Ordubete geroago, Urbina kalean, 21 urteko beste gazte bat atzeman zuten, bikotea jotzea leporatuta. Ertzainak iristerakoan, neskak konortea erdi galduta zuen, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Neskak zauriak zituen ezpainetan eta mutilak onartu egin zuen jo egin zuela.
Hirugarren atxiloketa, aldiz, atzo iluntzean eman zen, Paula Montal kaleko etxebizitza batean, eztabaida baten ostean gizonezkoak bere bikotea jo eta gero. Poliziak kalean aurkitu zuen emakumea, hainbat kolperekin, bi semeak alboan zituela. Erasotzailea, 44 urtekoa, aldiz, etxean zegoen laban batekin, baina azkenik erresistentziarik gabe atxilo eraman zuten.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

