
Lekuko batek jakinarazitakoaren arabera, ISIS Estatu Islamikoak Sirten dituen posizioak izan ziren aire erasoaren jomuga. Atzo ez zuten argitu ez nork egin zuen bonbardaketa ez biktimarik izan ote zen.
Astelehen gauean Bengazi hiria bonbardatu zuten. Bertako Al Jalaa erietxeak atzo jakinarazi zuen erasoak lau hildako eragin zituela lehen momentuan, eta bosgarren pertsona erietxean hil zela. Hiru zauritu ere izan ziren. Biktima gehienak umeak dira, 10 urtetik beherakoak. Ospitaleko arduradunek ez zekiten nork egin zuen bonbardaketa.
Bestalde, astelehenean bertan ISIS taldeko jihadistek bideo bat plazaratu zuten, bi gizonen exekuzioen irudiekin. Lehenengo biktima Sudango kristau bat zen, eta bestea, Tobruken egoitza duen Gobernuaren alde borroka egiten zuen libiarra.
Giro hori da nagusi Libian, Gaddafi koronela hil zutenetik lau urte bete direnean. Nazioarteko komunitateak, hau da, Mendebaldeak, onartzen duen Gobernuak ekialdeko Tobruken du egoitza, eta indar islamistek babesten duenak, Tripolin.
NBE Nazio Batuen Erakundeak bi exekutiboek bat egin dezaten negoziazioak zuzendu ditu, Bernardino Leon espainolaren bitartekari lanarekin, baina joan den astelehenean jaso zuen Tobrukeko Parlamentuaren erantzuna: ezezkoa.
Tobrukeko Parlamentuak atzo amaitu zuen, teorian, bere agintaldia, baina beste sei hilabetez jarraituko du lanean, orain egun batzuk parlamentariek beraiek erabaki zutenez (erabaki hura legearen aurkakoa izan zela diote adituek). Edonola ere, Libiak hiru aukera ditu une honetan, Tunisian lan egiten duen diplomazialari batek Efe agentziari esan dionez, «hirurak oso txarrak eta Iraultzak lortu nahi zituen gauzetatik oso urruti daudenak: lehenengoa da Libia gehiago zatitzea; bigarrena, jihadistak herrialde osoan nagusitzea; eta hirugarrena, diktadura itzultzea». Azken kasu horretan Jalifa Hafter izango litzateke herrialdeko agintari berria, hasiera-hasieratik Leonek zuzendutako negoziazioen aurka egon den jenerala.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo
