NAIZ
DONOSTIA

Zinema euskaraz Gabonetan, euro baten truke

Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Urruñako hainbat zine aretotan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute euro baten truke, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra.

Hirugarren urtez, Zinegabonak zikloari esker Euskal Herriko hainbat aretotan haurrek hamaika animazio film ikusteko aukera izango dute, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra. Pelikula guztiak euskarazko bertsioan izango dira, goizeko 11.00etan, euro baten truke.

Emanaldiak Ddonostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Urruñan izango dira. Zine aretoez gain, hiru film Bilbon EiTBk duen egoitzan izango dira, Multibox aretoan. Bertan sarrera doan izango da, baina beharrezkoa da HIRU3 komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea.

Emanaldiak honakoak dira:

Abenduak 28: ‘Marko Makako’ - Bilbo, EiTBren egoitzan, Multibox aretoan.
Abenduak 29: ‘Asterix’ - Bilbo, EiTBren egoitzan, Multibox aretoan.
Abenduak 30: ‘Dragoi Bola’ - Bilbo, EiTBren egoitzan, Multibox aretoan.
Urtarrilak 2: ‘7.Ipotxa’ - Bilbo, Golem Alhondiga.
    •    ‘Hurrak eta lapurrak’ - Donostia, Principe zinemak.
    •    ‘Stand by me Doraemon’ - Gasteiz, Florida zinemak.
    •    ‘Magiaren etxea’ - Iruñea, Golem Baiona.
    •    ‘Yugo&Lala’ - Urruña, Itsas Mendi.
 
Urtarrilak 3: ‘Magiaren etxea’ - Bilbo, Golem Alhondiga.
    •    ‘Zipi-Zape’ - Donostia, Principe zinemak.
    •    ‘Tom txiki’ - Gasteiz, Florida zinemak.
    •    ‘7.Ipotxa’ - Iruñea, Golem Baiona.
    •    ‘Haritzaren bihotza’ - Urruña, Itsas Mendi.