
Lehia berehala hausteko zorian izan da, Asegarceko bikotea 10-1 aurreratu denean. Bergarako atzelariari kosta egin zaio partidan sartzea, Aimarri aukerako pilotak uzti dizkio eta Goizuetakoak ez du barkatu. Bitartean, Mikel urrutikoetxeak beste erkustaldi bat eman du atzean, pilotarik entregatu ez eta defentsan bikain moldatu ostean.
Baina lehen tantuetan jokoan sartzerik ezin izan duen Martinez de Irujo ez zegoen amore emateko eta partidak ezinezkoa zirudien arren, orekatzea lortu du lan bikaina eginez. Rezustak ere pixkanaka gora egin du bere jokan, ezkerra askatu du eta pilota egokia topatu duenean partidaren itxura errotik aldatu dute 17-16 hurbiltzeraino.
Hala ere, nekeak bere eragina izan du laurengan, gorriek azkenaldera gehiago asmatu dute eta hirugarren puntua eskuratu dute. Pilotazaleek zutik jarrita agurtu dituzte lau protagonistak.
Txapeldunen bigarren garaipena
Etxebarrin jokatutako partidan, egungo txapeldunek, Oinatz Bengoetxeak eta Alvaro Untoriak, aste bikaina osatu dute eta bigarren puntua eskuratu, Berasaluze II.a eta Beroizi 14-22 irabazi ostean.
Asteartean Arrasaten hobekuntza zantzuak erakutsi zituzten eta gaur ere arerioak baino gehiago izan dira partida hasieratik amaierara.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
