
Bagoaz kolektiboak euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioak egin ditu Donibane Lohizune eta Donibane Garazin.
Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Iragan astean, Bagoazek iragarri zuen gutun-bidalketa kanpaina bat martxan jarri duela, Christiane Taubira frantses Justizia ministroari zuzendua. Dinamika hori indartzea da, hain zuzen, manifestazio deialdiaren helburuetako bat. Gutun horretan Taubirari eskatzen diote euskal presoak ekar ditzala Euskal Herritik hurbil dagoen espetxera -Mont de Marsango presondegira, Landetan-.
Presoen hurbilketaz gain, beste eskaera bat ere egiten diote Taubirari gutunean: ez ditzala frantses espetxeetan dauden presoak estatu espainolera zigorra betetzera bidali.

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Una kalejira antifascista lleva el grito ‘Independentzia’ hasta la Plaza de Toros de Iruñea


