
Hezbollah mugimenduak bere gain hartu zuen atzo Libanoren eta Israelen arteko mugatik gertu leherrarazitako lehergailuaren erantzukizuna, “The Daily Star” herrialde arabiarreko egunkariak jakinarazi zuenez.
Erasotzaileek agiri bat bidali zioten “Al Nahar” Libanoko egunkariari gertatutakoaren berri emanez. Bertan azaltzen dutenez, lehergailua arratsaldeko 15.10ean leherrarazi zuen «Samir Kuntar buruzagi martiriaren unitateak».
Lehergailua Xebaako nekazari gunean ipini zuten eta indar handikoa zen. Eremua israeldarrek okupatu zuten 1967an. Okupatzaileek diote leku hori Siriarena dela, baina Libanon bertan guztiek diote Libano dela eta Israelek bertatik alde egin beharko lukeela.
Samir Kuntar
Hezbollah mugimenduak esandakoaren arabera, erasoak Humvee ibilgailu blindatu bat suntsitu zuen, barruan zihoazen militarrak zaurituz.
Al Manar telebista kateak (Hezbollahren ingurukoa), berriz, suntsitutako ibilgailuan Israelgo Armadako goi kargudun bat zihoala adierazi zuen.
Erasotzaileen agiriak aditzera ematen du erasoa Samir Kuntar Hezbollahko buruzagiaren heriotzari emandako erantzun moduan ulertu behar dela. Kuntar Damasko Siriako hiriburutik gertu hil zuten joan den abenduan, bonbardaketa batean. Hezbollahk Israeli leporatu zion eraso hura eta Hassan Nasrallahk berak agindu zuen «erailketak erantzun egokia» izango zuela, Hezbollahk egokitzat hartutako leku eta momentuan».
Israelgo Armadak baieztatu du bere ibilgailu blindatu baten aurkako eraso bat izan zela Xebaan, baina ez hildakorik ez zauriturik eragin gabe. Armadako eledunak jakinarazi zuen artilleriak erantzun zuela: hamar jaurtigai bota zituzten, Libanoko hegoaldearen aurka.
Samir Kuntarri Israelgo iparraldeko Nahariya herrian 1979an egindako eraso armatuak leporatu zizkioten eta 1980an biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.
Hezbollahk Kuntar askatzeko exijitu zuen 2008an, preso trukaketa bat negoziatzen ari zela. Aske geratu zen, baina israeldarren jomugan.
Adolescente herido tras apuñalar policías
Un adolescente palestino con nacionalidad israelí fue herido grave ayer por disparos de fuerzas de seguridad israelíes en Jerusalén tras intentar apuñalar a policías, en un suceso que causó lesiones leves a otras dos personas, según las autoridades locales. El suceso se produjo en la calle Haim Bar Lev, que transcurre por la divisoria del armisticio de 1949, entre las partes este y oeste, junto a una parada de tranvía.
De acuerdo con un comunicado oficial de la Policía, «un sospechoso árabe despertó las sospechas de dos agentes policiales y, cuando fueron a revisarlo, éste sacó un cuchillo y trató de apuñalarlos sin éxito». La Policía precisó que el autor del intento de agresión es un adolescente de 17 años, palestino con carné de identidad israelí y vecino de alguna aldea del norte de la ciudad. Fue trasladado a un centro médico en situación grave.
El domingo se produjo otro intento de agresión en una colonia, en Jerusalén Este: un hombre trató de apuñalar a una persona que esperaba al autobús y, al fracasar, se dio a la fuga. Fue detenido. GARA

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
