
Raul Castrok Estatu frantsesera hasi duen bi eguneko bisita Europa eta Kubaren arteko harremanen normalizazioaren isla da. Estatuburu bati dagozkion ohore guztiekin egin diote harrera Kubako agintariari Garaipenaren Arkuan egin duten zeremonian. Ohi bezala, soldadu ezezagunaren hilobian lore eskaintza egin dute lehendabizi.
Segolene Royal Ekologia ministroak egin dio harrera Castrori. Bazkalostean François Hollande presidentearekin bildu eta hainbat akordio sinatuko dituzte. Ondoren, agerraldia egingo dute komunikabideen aurrean.
Bihar, berriz, Asanblea Nazionaleko eta Senatuko lehendakariekin, Manuel Valls lehen ministroarekin eta Anne Hidalgo Parisko alkatearekin bilduko da Castro.
Kuba eta Estatu Batuek harremanak normalizatzeko sinatu zuten akordioaren ondotik, François Hollande izan zen Kubara bidaia egin zuen mendebaldeko lehen agintaria.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo
