
EAJk «guztiz zail, ia ezinezko» ikusten du gaurko saioan Pedro Sanchezen aurkako bozka aldatzea. Hala adierazi du espainiar Kongresuan alderdi jeltzalearen bozeramailea den Aitor Estebanek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean.
«Ezin du bere horretan mantendu Ciudadanosekin itxitako akordioa», azpimarratu du. Zentzu honetan, azken orduetan PSOErekin hainbat kontaktu izan direla iragarri du, nahiz eta hauek ez duten bozkaren zentzua aldarazi. «Aukera txiki bat emango diegu, baina ia ezinezko ikusten dut», argitu du.
PSOE eta Ciudadanosen akordioaren inguruan, EAE eta Catalunyaren errealitateak ez dituela nabarmentzen kritikatu du. «Proposatzen duten konstituzio aldaketarekin ez gatoz bat». Gainera, Sanchezek bere diskurtsoan EAEri inongo keinurik egin ez izana leporatu diote.
«Astelehenetik aurrera garai berri bat irekitzen da, eta eztabaidatzeko prest gaude, baina Ciudadanosekin duten akordioaren 200 puntuak mantendu nahi baldin badituzte, oso zail dago kontua», gehitu du Estebanek. Hau dela-eta, «lehen aldiz» beste hauteskunde batzuen aukera «gertu» ikusten du.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

