GARA
ERROMA

Libian nazioarteko operazio militar bat abian jartzeko lanak aurrera doaz

Prestaketa lanak Erroman, herrialde ezberdinetako indar bereziak Libian bertan, lehenengo erasoak... ISIS talde jihadistaren aurkako nazioarteko operazio militarra gauzatzen hasia da, nazioarteak eskatzen duen batasun nazionaleko gobernua oraindik urruti badago ere.

Donald Bolduc jeneral estatubatuarrak Europako militarrak eta politikariak erabat harrituta utzi ditu aste honetan “Wall Street Journal” egunkariari esan dionean Erroman eratuta dagoela «operazio militarra koordinatzeko zentroa».

Ameriketako Estatu Batuek Afrikan dituzten indar berezien buruak esandakoak Domenico Rossi Italiako Defentsa ministroordearen erantzuna eragin zuen, Twitter sare sozialean: «Libiako Gobernua osatu zain gaude. Ez da ‘gerra prestatzeko aretoa’».

Edonola ere, operazio militar bat abian jartzeko lanak hasiak dira, eta Italia, Libiako potentzia kolonizatzaile ohia, esku-hartzea koordinatzeko prestatzen ari da.

Roberta Pinotti Italiako Defentsa ministroak berak onartu zuen lanean hasita daudela, aurreko astean Parlamentuan: «Libiaren egonkortasuna lortzeko eta segurtasun indarrak gaitzeko lanak koordinatzen ari gara. Lanean hasiko gara Libian gobernu bat eratzen dutenean».

Paolo Gentiloni Italiako Atzerri ministroak ere baieztatu du berria, aste honetan bertan New Yorkera egindako bisitan. Adierazi zuen lanak duela aste batzuk hasi zituztela: «Planifikazioa eta koordinazioa oso aurreratuta ditugu».

Gaiaren inguruan makina bat berri sortu da azken bolada honetan Parisen, Londresen zein Erroman, Estatu frantseseko, AEBetako eta Britainia Handiko indar bereziak dagoeneko Afrikako iparraldeko herrialdean daudela baieztatuz.

Herrialde horietako hedabideek eskainitako informazioaren arabera, atzerriko tropek ez dute oraindik operazio militarrik egin ez Tobrukeko Gobernuaren (Mendebaldeak babesten duena) tropen aurka (Khalifa Hafter jeneralak zuzentzen ditu), ez Tripolin egoitza duen Exekutiboaren indarren kontra. Bertsio horren arabera, Libian dauden indarrekin harremanetan jarri nahi dute, egoera nola dagoen ikusi eta inteligentzia zerbitzua, armak eta komunikaziorako baliabideak eskaintzeko.

Fajr Libia Tripoliko Gobernua babesten duen milizia koalizioko buruzagi batek Sabrathan adierazi du britainiar soldaduak Misratah hirira iritsi direla bertako miliziekin harremanetan jartzeko helburuarekin. Bere hitzen arabera, ISIS taldea Sirte herritik kanporatzeko operazioa hastear dago.

Nazioarteko komunitatea kezkatuta dagoela diote begiraleek, Sirten gero eta jihadista gehiago elkartzen ari delako. Talde armatuak gutxienez 3.000 borrokalari izango lituzke hirian (5.000 ere aipatzen dute iturri batzuek): Tunisiatik, Sudandik, Yemenetik eta Nigeriatik (Boko Haram taldekoak) etorritakoak.

«Premiazkoa da neurriak hartzea», adierazi zuen Gentilonik New Yorken. Erantsi zuen iraganeko akatsak saihestu behar direla, 2011. urtean frantsesek, estatubatuarrek eta britainiarrek egindako presazko operazio hura gogora ekarriz.

 

Sirte, de bastión de Gadafi a santuario yihadista

La ciudad natal de Muamar Gadafi y feudo del líder libio, que quiso convertirla en un gran núcleo político, es hoy santuario del Estado Islámico (ISIS), a menos de 300 kilómetros de una Europa que teme su amenaza. Desde junio de 2015, la bandera negra del ISIS ondea en edificios públicos, los yihadistas vigilan desde todoterrenos que los hombres cumplan los horarios del rezo y las mujeres no salgan solas. Infligen castigos a personas que fuman o escuchan música y han llevado a cabo 37 ejecuciones por blasfemia o espionaje. Tras la caída de Gadafi, devastada por los combates, se convirtió en una «ciudad paria», olvidada por las nuevas autoridades. Los habitantes que se quedaron a vivir entre las ruinas, son hoy «presa del terror», según un responsable municipal que ha huido. El ISIS la ha transformado en una base de entrenamiento de yihadistas libios y extranjeros.GARA