NAIZ

Edukiontzien sistema aukeratu dute hondakinak biltzeko Ordizian

Ordiziako Udalak emandako datuen arabera biztanleen %42ak parte hartu du hondakinen bilketa sistema berria aukeratzeko antolaturiko galdeketan. 3.484 bozka izan dira guztira eta txip bidez funtzionatzen duten edukiontzi kolektiboen sistemaren alde egin dute bozka eman duten bi herenak.

Hondakinak biltzeko zein sistema nahi duten aukeratzeko galdeketa antolatu du Ordiziako udalak. 8.278 lagun zeuden boza ematera deituta; 16 urtetik gorako biztanle guztiak, eta %42ak parte hartu du.

Sistema mistoa -edukiontziak eta errefusa eta organikoa atez ate- edo txipen bidez funtzionatzen duten edukiontzietan oinarritutakoaren artean erabaki behar zuten ordiziarrek. Azken honen aldeko hautua egin dute bozkatuko duten heritarren gehiengoak Ordiziako Udalak zabaldutako informazioaren arabera.

Atez ateko egungo sistema alboratu eta oraindik aurrera Ordiziak edukiontzi kolektiboak izango ditu hondakinen bilketarako. Horrela aukeratu du ordiziarren bi herenak. 2.325 bozka jaso ditu aukera honek eta besteak 1.145. Boto nuloak 9 izan dira eta 7 zuriak.

Azken udal hauteskundeetan EAJk irabazi zuen Ordiz¡an eta hondakinen bilketaren inguruko galdeketa egingo zuela agindu zuen. Izan ere, aurreko legegintzaldian EH Bilduk atez ateko sistema ezarri zuen.