
Ekainaren 19an Gipuzkoako Goierri eskualdean egin behar duten galdeketaren azken faseari ekin diote. Izan ere, gaur bertan aurkeztu dute Legazpiko Latxartegi aretoan adostu duten galdera: «Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?».
Galderaren batzordeko kideek galdera nola adostu duten azaldu dute parte hartze prozesuen baliogarritasuna nabarmenduz. «Erabakitze eskubidearen alde egotea modernoa eta erakargarria da», azpimarratu dute aurkezpenean eta baita ere «demokraziaz» hitzegiten ari garela. Ildo horretan, emaitzez haratago garrantzitsuena parte hartzea dela adierazi dute.
Ia 70.000 biztanlek osatzen dute Goieri eskualdea -Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Legazpi, Gabiria, Ormaiztegi, Olaberria, Ordizia, Mutiloa, Arama, Altzaga, Gaintza, Lazkao, Zaldibia, Zerain, Segura, Idiazabal, Ataun eta Zegama-.
Heldu den ekainaren 19an galdeketak egingo dituzte ere Diman eta Bakaikun. Astebete lehenago Azpeitian egingo dute independentziari buruzko galdeketa, eta Ispasterren ere ekainerako jarri dute hautestontziekin hitzordua.
Galdeketen dinamika 2014an hasi zuten Etxarri Aranatzen eta 2015ean jarraitu zuen Arrankudiaga eta Zollon.

Una herida grave en Errekaleor tras un ataque que ven instigado por la Ertzaintza

Entre lo incomprensible y lo irresponsable

El Gobierno navarro queda muy tocado tras la aprobación de la ley de educación de UPN

Doctor Deseo cierra un ciclo de 40 años con un doble vinilo, un cómic y un gran concierto


