
Bermeoko Gure Esku Dagok agerraldia egin du Nestor Basterretxea aretoan eta 2017ko udaberrian, apirilaren 2an, Bermeon eta Busturian galdeketa egiteko asmoa iragarri dute.
Dinamikak apirilaren 30ean emango du lehen pausoa galdeketarantz eta adierazpen bat lantzeko ekimen parte hartzailea jarriko du abian herritarrekin. Adierazpen hori ekainaren 19an aurkeztuko dute egun osoko jaialdi baten bidez.
Hala, udatik bueltan, galdeketarako batzordea martxan jarri eta 2017ko udaberrian, apirilaren 2an, Bermeon eta Busturian galdeketa egingo dute.
Busturialdeko gainerako herriei ere gonbidapena luzatu die galdeketa elkarrekin egin dezaten eskualde mailan.
Galdeketen dinamika 2014an hasi zuten Etxarri Aranatzen eta 2015ean jarraitu zuen Arrankudiaga eta Zollon.
Heldu den ekainaren 19an galdeketak egingo dituzte ere Diman eta Bakaikun. Astebete lehenago Azpeitian egingo dute independentziari buruzko galdeketa, eta Ispasterren ere ekainerako jarri dute hautestontziekin hitzordua.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik


