
Aramako alkate den Asier Mujikak irakurri du gaur testua, bere aitona Joaquin Mujikak -orduko alkateak- 85 urte lehenago egin zuen bezala. Izan ere, 1931ko apirilaren 16an Arama eta Altzagako udalek autodeterminazioaren aldarrikapena egin zuten udal aktetan Errepublika ezarri eta bi egunetara. Apirilaren 17an Ormaiztegi batu zen eta 18an Itsasondo.
85 urte geroago gogogan izan dute momentu historikoa eta 300 hautetsi baino gehiago bildu dira Araman manifestu baten bidez ekaineko galdeketara dei eginez. Sentsibilitate politiko ezberdinetako alkateak, zinegotziak, alkate ohiak eta zinegotzi ohiak izan dira agerraldian.
Ekainaren 19an egin behar dute galdeketa Gipuzkoako Goierri eskualdean.
Heldu den ekainaren 19an galdeketak egingo dituzte ere Diman eta Bakaikun. Astebete lehenago Azpeitian egingo dute independentziari buruzko galdeketa, eta Ispasterren ere ekainerako jarri dute hautestontziekin hitzordua.
Ekainaren 12an Debagoienan ere egingo dute galdeketa.
Galdeketen dinamika 2014an hasi zuten Etxarri Aranatzen eta 2015ean jarraitu zuen Arrankudiaga eta Zollon.

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

El jefe de Policía de Santurtzi se marcha, con la muerte de Ander y la OPE aún sin aclarar

Los artistas se posicionan de diferente modo ante la huelga de técnicos en Gasteiz

Madrid encaja el independentismo vasco en un informe sobre terrorismo de Europol
