
‘Gizona abere hutsa da’ argitaratu zuen Joxe Azurmendik 1965ean, eta gai berberari helduz, 1991n kaleratu zuen ‘Gizaberearen bakeak eta gerrak’. Antropologia filosofikoa izan zuen aztergai ordu hartan, ‘Zer gara?’ enigma handiaren atzetik doazen erantzunen bila.
Bestetik, kooperatibismoari heldu dio, kooperatisimo arizmendiarra, hain zuzen, 1984an argitaratu zuen ‘El hombre cooperativo. Pensamiento de Jose Maria Arizmendiarreta’ tesi lanari jarraituz. Azurmendik berak esaten du Euskal Herrian kooperatibismoak izan duela bere esperientzia eta gaur egun formulazio berriz pentsamendu eta praktika lerro bat dela. Bai hemen eta bai munduan. Azken urteotan gero eta gehiago entzuten dira ekonomia soziala, ekonomia solidarioa, ekonomia jasangarria… Azken finean kapitalismoa gainditzea edo eraldatzea dela helburua. Beti ere sozialismoaren tradizio klasikoari jarraipen bat emanez.
Azken urteotan eboluzioaz diharduten biologo eta etologoek horixe izan dute gai eterno bat: nolakoa den berez gizakia eta zertan bihurtzen den eta zergatik. Biologo eta etologoen lan horretan Charles Darwinek leku berezia du eta bere eboluzioaren teoria izan da abiapuntua azken 150 urteetan pentsamendu ibilbide hori oinarritu izan duena. Horri helduta osatu du Azurmendik liburua, beste autore batzuen ekarpenak harilkatuta.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
