NAIZ
DONOSTIA

Haizearen Orrazia abuztuaren 2an irekiko dute berriro

Donostiako Haizearen Orrazia abuztuaren 2an irekiko dute berriro, baina bisitariek ezingo dute flysch-aren paretara iritsi, hiru metro aurretik behin behineko hesia jarriko baitute.

Haizearen Orraziaren ondoko flysch pareta egonkortzeko lanean ari dira. (DONOSTIAKO UDALA)
Haizearen Orraziaren ondoko flysch pareta egonkortzeko lanean ari dira. (DONOSTIAKO UDALA)

Donostiako alkate Eneko Goiak jakinarazi duenez, Udalak eta Chillida eta Peña Ganchegui sendiek akordioa lortu dute Haizearen Orraziaren flysch-aren azkeneko 75 metroetan lanak egiteko, hain zuzen ere obra artistikoarengan eta arkitektonikoarengan eragina dute azkeneko 75 metroetan.

Horrenbestez, Haizearen Orrazia abuztuaren 2an irekiko da eta Chillidaren eskulturak gertutik ikusi ahal izango dira. Bisitariek, nolanahi ere, ezin izango dira flyscharen paretara iritsi, hiru metro aurretik behin behineko hesia jarriko baitute, segurtasuna bermatzeko.

Azken 75 metroei buruz, Goiak azaldu du aurrealdeak berritzeko teknika bat erabiltzea adostu dutela eta honek ez duela obra arkitektonikoarengan eraginik izango. Lan horretarako denbora beharko dutela gaineratu du eta aipatu teknikaren eraginkortasuna frogatu ondoren behin behineko hesia kenduko dutela esan du.

Haizearen Orrazia iazko uztailetik dago itxita.