
Ainara Esteran Egiari Zor fundazioaren ordezkariak eta Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko kideak agerraldia egin dute Gasteizko Legebiltzarrean, Estatuaren Indarkeriaren Biktimen Legea onartu ostean.
Legea «urrats txikia» dela aitortu dute, baina ez nahikoa, izan ere, gabezia handiak dituela uste baitute, biktima batzuek erreparazioa izango dutelako baina beste asko baztertuta geratzen direlako, babes juridikorik gabe. «Diskriminatzailea da», salatu dute.
«Sentsazioa dugu pisu handiagoa izan duela batzuek beren buruari ezarri dioten egutegi bat betetzeak biktimen eskubideak ehuneko ehunean babestuko dituen lege bat osatzeak baino», deitoratu du Esteranek.
Legeak «segurtasun juridikoa» behar zuela nabarmenduz azken asteotan EAJ eta PSEko ordezkariek egin dituzten adierazpenei buruz, berriz, babes juridikorik handiena nazioarteko legediak giza eskubideen alorrean dioena oinarritzat hartzea dela erantzun dute.
«Ausartak izan daitezela eta egin dezatela legea baldintzarik gabe», dei egin dute.
Parlamentuan legea eztabaidatzen zen bitartean, elkarretaratzea egin dute kanpoan.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

