NAIZ
ERROMA

Bost gorpu jaso eta 1.100 pertsona erreskatatu dituzte azken orduetan Siziliako kanalean

Azken orduetan, bost gorpu eta 1.100 pertsona migrante erreskatatu dituzte Siziliako kanalean. NBEren arabera, 90.000 pertsona iritsi dira urte honetan itsasoz Italiara.

Italiako Kostaldeko Guardiak azaldu duenaren arabera, bost gorpu berreskuratu eta 1.100 pertsona migrante erreskatatu dituzte azken orduetan Siziliako kanalean.

Gorpuetako bat egurrezko arrantza-ontzi batean aurkitu dute, eta gainerakoak itsasoan topatu dituzte erreskate lanetan ari zirela. Eurak jasotzera joandako unitatean bistatzean hamar migrantek ontzitik salto dute, eta horietatik hiruk laguntza medikua jaso behar izan dute.

90.000 pertsona inguru dira urteon Italiara iritsi direnak itsasoz; iragan urtean baino zifra txikiagoa, nabarmen gainera. Horrez gain, 3.000 migrantek galdu dute bizia trabesian, Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera.