
Eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi bat bizitzea dute helburu Bilboko Konpartsek. Horretarako lan jardunaldi bat burutu dute gaurkoan bizkaitar hiriburuan eta kartelez josi dute jai gunea. «Denon ardura da gizarte eta jai parekide batzuk eraikitzea», adierazi dute.
Bide horretan «indar eta konpromiso guztia» jarriko dutela nabarmendu dute. Horretarako, antolatu eta erantzuteko beharra dagoela ikusten dute konpartsek. «Ezin dugu beste toki batera begiratu, denok jaiak askatasunez eta modu baketsuan biziko bagenitu bezala, ez bait da horrela-eta».
Euskal Herriko herri eta auzoetan aurten izan diren erasoak gogora ekarriz, «hausnarketa sakon bat» eskatu dute, eta erasoak, irainak ekiditea «denon erantzunkizuna» dela gogorarazi.

Deportes
Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

Euskal Herria
La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Salud
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Euskal Herria
