Tenerifeko presidenteak eman du albisteari berri, prentsaurrekoan. Nano taldeko aurrelariak Eibarren jokatuko du denboraldi berrian, Eibarrek 3,2 milioi euro ordaindu baitizkio kanarietako taldeari.
Akordioaren arabera, Tenerifek lehentasuna izango luke etorkizunean Eibarrek jokalaria beste talderen bati uzteko asmoa agertuko balu. Gainera, salerosketa bat medio, tartean sartzeko eskubidea izango luke Tenerifek. Eibarrek lortuko lukeen zenbatekoaren %10a ere irabaziko luke kanarietako taldeak.
45 neurketa jokatu ditu denetara Nanok Teneriferekin, 2.224 minutu lehiatuz eta 14 gol sartuz.

Euskal Herria
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Herria
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Música
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Salud