NAIZ
MADRIL

Astelehenean bilduko dira Rajoy eta Sanchez, inbestidura eztabaidatzeko

Jardunean Gobernu espainiarreko presidente den Mariano Rajoy eta Pedro Sanchez oposizioko liderra astelehenean bilduko dira inbestiduraz hitz egiteko, PPk Ciudadanosekin lortu duen akordioaren ostean.

PP eta Ciudadanosek inbestidura akordioa lortu dute. Horrek, baina, ez du presidente egingo Mariano Rajoy, elkarrekin batzen duten diputatu kopuruak ez baitio gehiengorik ematen.

Hori horrela, PSOEren beharra dauka Rajoyk, eta horretarako bilduko da Pedro Sanchez oposizioko buruarekin. Bilkura 13.00etan izango da, Kongresuan bertan, eta PSOEren abstentzioa bilatzea izango da Rajoyren helburua.

170 aldeko boto batzen ditu Rajoyk, baina beste sei gehiago beharko lituzke. Hauek lortu ezean, abstentziora joko luketen hamaika diputatu ere nahikoa lituzke.