NAIZ
DONOSTIA

Gipuzkoako 34 sagardogileren 8.000 botila dastatu dira Donostiako Sagardo Egunean

Konstituzio Plazan egin da Donostiako Sagardo Eguna, Elhuyar Fundazioa omendua izan delarik. 34 sagardogileren sagardoak dastatu ahal izan dituzte bertaratutako lagunek, guztira 8.000 botila.

8.000 botila dastatu dituzte Donostiako Sagardo Egunera gerturatutakoek. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
8.000 botila dastatu dituzte Donostiako Sagardo Egunera gerturatutakoek. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Sagardoa protagonista nagusia izan da larunbat honetan Donostian. Konstituzio plazara lagun andana gerturatu da, Gipuzkoako 34 sagardogileren zukuak dastatzeko aukera izan dute, pintxo desberdinek lagunduta eta trikitilariek girotuta.

31. edizio honetan, sagarra prentsatzeko prozesua ikusi ahal izan dute sagardozaleek eta, horrez gain, 2016ko uztaren lehen muztioa dastatzeko aukera ere izan dute.

Elhuyar Fundazioa izan da aurtengo omendua, ‘Sagardoa Bidegile’ dokumentala egin izanaren eskertza gisa.