NAIZ

Eric Morvan izango da Pirinio Atlantikoetako prefet berria

Eric Morvan, Bernard Cazeneuve Barne ministroaren kabineteko zuzendariordea, izango da Pirinio Atlantikoetako prefet berria. Hala erabaki dute gaurko Ministro kontseiluan.

Eric Morvan izango da Pirinio Atlantikoetako prefet berria (© DR)
Eric Morvan izango da Pirinio Atlantikoetako prefet berria (© DR)

Eric Morvan izango da Pirinio Atlantikoetako prefet berria, gaurko Ministro kontseiluak erabaki duenez. Gaur egun Bernard Cazeneuve Barne ministroaren kabineteko zuzendariordea da.

Hala ere, gertutik ezagutzen du Euskal Herria, 2008 eta 2010 urte bitartean Baionako suprefeta izan zen eta. Honen ostean Pariseko Polizia prefekturan hasi zen eta 2014an sartu zen Cazeneuven kabinetean.

Morvanek elkargo bakarra kudeatu beharko du. Urtarrilaren 1ean martxan ezarriko den instituzio berriak 295.000 biztanle bilduko ditu.