
Behobia-Donostia lasterketa herrikoiaren 52. edizioa jokatu da igande honetan, iazkoaren aldean eguraldi hobearekin. Giroa fresko, euri apur bat baino ez dute izan lasterkariek aurkari.
Hala, Carles Castillejo izan da maratoi erdia egiteko denbora gutxien behar izan duena: 1h00'19''. Hala, iragan urteko garaipena errepikatu du Castillejok.
Haren atzetik egin dute, hurrenez hurren, Jose Manuel Diaz Rocha eta Pedro Nimok.
Emakumeei dagokienez, berriz, ezustekoa emanda irabazi du Aroa Merino Lanzaroteko korrikalariak, 1h10'53''-ko denbora eginez. Clara Simal eta Raquel Gomezek egin dute haren atzetik, hurrenez hurren.
Pierre Urruti baionarra izan da, berriz, lehenengo euskalduna gizonezkoen artean, proba bosgarren postuan amaituta. Hamargarren egin du Inma Sainz iruindarrak, lehenengo emakume euskaldunak.
Aurreikuspenen arabera, 60.000 ikusle inguru bildu dira Behobia eta Donostia artean, euriak bateren bat atzera botatzeko eragina izan badu ere.
31.276 ziren lasterketa korritzeko izena emana zeukatenak, baina 30.000 inguru izan dira berau amaitu dutenak.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

