@MartxeloDiaz
IRUÑEA

Alde Zaharrean haur eskola euskaraz izateko sinadura bilketa hasi dute

Iruñeko Alde Zaharrean haue eskola euskaraz izateko sinadura bilketari ekingo diote, auzoko bizilagunek, Iruñeko Euskalgintzak, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek eta Sasoia jubilatuen elkarteak. Gaur aurkeztu dute San Frantzisko eskolaren atarian.

San Frantzisko eskolaren ataria egin dute agerraldia. (Jagoba MANTEROLA-ARGAZKI PRESS)
San Frantzisko eskolaren ataria egin dute agerraldia. (Jagoba MANTEROLA-ARGAZKI PRESS)

Euskalgintzako Garikoitz Torregrosak aldarrikapen honek urteak daramala gogoratu du. Ikasturte honetan Iruñeko Udalak bi eskolatara zabaldu duela Donibanen eta Arrosadian euskarazko eskaintza aipatu zuen ere. «Lehen urrats gisa ulertzen dugu, hizkuntza-eskubideen urraketak badirauelako eta Nafarroako den hizkutza propioa jakitea ukatzea, herritarrei etorkizunean lan eta harreman aukerak ukatzea delako», esan du.

Horregatik, urrtasak ematea beharrezkotzat jo du eta Alde Zaharreko biztanleek auzoan bertan haur eskola izatearen beharra nabarmendu du.

Alde Zaharreko auzotar Joseba Beramendik Nafarroako Gobernuaren eskumena dela gogoratu du. «Gobernuak dituen bost haur eskola horietako bakar batean ere ez du euskarazko eskaintzarik egiten. Benetan larria eta salagarria iruditzen zaigu honakoa, Gobernu aldaketa egon denetik ez baita alor honetan aldaketarik eman. Alegia, UPNk eskaintzen zuen berdinarekin jarraitzen du Nafarroako Gobernu berriak», salatu du.

San Frantzisko eskolan D ereduaren matrikulazio datuek Alde Zaharrean haur eskola euskaraz beharrezkoa dela erakusten dutela gaineratu du.

Sinadurak aste honetan 17.00etan San Frantzisko plazan jasoko dira eta San Saturnino egunean Mercaderes kalean jarriko dute mahaia goizean. Honez gain, modu iraunkorrean Campion euskaltegian, Iruñezar euskaltegian eta Karrikiri euskal dendan sinatu daiteke.

Honekin batera, abenduaren 13an, 17.00etan, jendekatea egingo dute Nuestra Señora de los Angeles haur eskolatik (Descalzos kalean) Parlamenturaino.