naiz
BILBO

Saul Curto euskal presoa aske geratu da, lau urteren ostean

Saul Curto euskal preso politikoa aske geratu da Barajasko aireportuan, lau urteko espetxealdiaren ostean.

Saul Curto Barajasen geratu da aske. (@Zorrotza)
Saul Curto Barajasen geratu da aske. (@Zorrotza)

Saul Curto bilbotarra 2012ko urrian atxilotu zuen Polizia frantsesak Puy de Dome departamentuan eta ordutik preso izan da.

Zigorra bete ostean aske geratu da. Barajasko aireportuan zain zituen gertukoak.