
Mediabask hedabideak XX. mendeko Ipar Euskal Herria nolakoa zen ikusteko bidaia bat proposatzen du. Horretarako, “Ipar Euskal Herria iruditan” izeneko bi argazki bilduma kaleratu ditu. Batak, 1901 eta 1940 urte artean hartutako argazkiak jasotzen ditu, eta besteak, 1940 eta 2000 urte bitartean ateratakoak.
Eguneroko berriak emateaz gain, bestelako ekimenak bultzatzeko asmoa dutela iragarri zuen Antton Etxeberri Mediabaskeko zuzendariak. Ildo horren barruan kokatu behar dira ekainean Hendaian Arnaldo Otegi hizlari zela antolatu zuten konferentzia eta orain argitaratu dituzten argazki liburuak.
Juantxo Egaña argazkilari profesionalak hartu du argazkien zama, eta testuena berriz, Iñaki Lekuona historia irakasleak. Egañak antzinako artxiboetan arakatu behar izan du XX. mendeko “historia txikien” historia moduko bat osatzeko. Denetariko irudiak agertzen dira, egunerokoan ateratakoak, ospakizun berezietakoak, gertakari historikoen berri ematen dutenak, eta horrela, ia ustekabean XX. mendean zehar bidaiatzeko modu bat marrazten du, argazki bidez.
Argazki bakoitzak bere azalpen edo argibidea behar du, ordea, eta lan hori Iñaki Lekuonak egin du. Argazki bakoitza bere testuinguruan kokatzen eta ulertzen laguntzen duten testuak idatzi ditu Lekuonak eta hiru hizkuntzatan daude, frantsesa, gaztelania eta euskara. Hori ere, maila batean adierazle esanguratsua da, argazkiak atera diren lekuetan gehien hitz egiten diren hizkuntzak baitira.
Lekuona irakaslea da Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Bere ikasleei Historia irakasteko dituen testu eta argazki guztiak Frantziakoak dira, beraz hemengo historiaren berri emateko bertako irudiak izateak duen garrantzia azpimarratzen du. Ipar Euskal Herrian gertaera historikoak izan dira, baina agian ez dute izan behar adinako oihartzun edo zabalkunderik.
Lekuonaren esanetan, «gertaera historikoak argazkiekin janzten dira liburu hauetan, baina nahiz eta argazki historikoak bildu, ez dira historia liburuak. Bidaia bat da, agerian edo lehen planoan ez den historia baten bidez osatutako bidaia».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza
