
Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuriagogeaskoa, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolari bizkaitarrak izango dira datorren larunbatean txapela janzteko lehian arituko direnak.
Finala arratsaldeko 17.00etan hasiko da, Bilbao Arenan, eta bertan agerraldia egin dute gaur, finalaren inguruko azalpenak emateko.
Kantuan arituko diren zortzi bertsolariez gain, han izan dira Xabier Amuriza, aurtengo txapeldunari txapela jantziko diona, eta Asier Ibaibarriaga, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria.
Amurizak esan du «hunkigarria» izango dela txapeldunari txapela janztea. Aurten plazetatik erretiroa hartu du eta modu honetan omenaldi txikia egin nahi izan dio Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.
Adierazi dutenez, Amaia Ugalde eta Maite Berriozabal arituko dira gai-jartzaile lanetan. Epaileak, aldiz, honakoak izango dira: Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Itxaro Juaristi eta Itziar Basterretxea izango dira idazkariak.
Sarrerak erosteko bi bide daudela jakinarazi dute: ostiralera arte www.bertsosarrerak.eus webgunean eta larunbatean bertan, 14.00etatik aurrera, txarteldegian.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

