NAIZ

Kopla txikiak, gastronomia eta mozorroak elkarturik

Larunbatean kopla txikien lehiaketa ospatu zuten Zabalguneko eraikinean, Aratusteetako egitarauaren barruan. Igandean pontxe eta torrada lehiaketa izan zen plaza Barrian. Deustuan edo Otxarkoagan berriz, mozorroak izan dira protagonistak.

Sin Kuartel konpartsako kideak.
Sin Kuartel konpartsako kideak.

Bilbo Aratusteetako giroan murgildu da asteburuan zehar. Larunbatean ehundik gora parte hartzaile batu ziren Zabalguneko eraikinean ospatu zen Kopla Txikien Lehiaketa berriaren hirugarren edizioan. Ironia, sarkasmoa, kritika sozial eta politikoa eta, batez ere, umore dosi handiak musika, koreografia eta mozorro ikusgarriekin nahastu ziren.

Lehen saria Sinkuartel Konpartsak lortu zuen «En Turquía me colé» kopla abestuta.

Igandean pontxe eta torrada lehiaketa ospatu zen plaza Barrian. 90 parte hartzailetik gora batu ziren eta Bilboko Konpartsak eta Makilako Kofradiaren kideek zailtasunak izan zituzten irabazleak erabakitzeko. Doako pontxe eta torrada banaketa egin zuten bertaratu zirenen artean.

Auzoetan ere mozorroak izan dira protagonistak. Deustuko desfilean jende andana batu zen igande goizean.

 

Otxarkoagan ere mozorroak kalera atera zituzten.