NAIZ
BILBO

Suteak kaltetutako 80 bat lagunek etxetik kanpo pasa dute gaua Sestaon

Sestaoko Kale Nagusian atzo piztu zen suaren ondorioz 80 pertsona inguruk etxetik kanpo pasa behar izan dute gaua, Leire Corrales alkateordeak jakinarazi duenez.

Euskadi Irratiari eginiko adierazpenetan, Corralesek azaldu du 80 bat direla atzo Kale Nagusiko 80. zenbakian izan zen sutearen ondorioz gaua etxetik kanpo pasa behar izan duten herritarrak.

Igandean bertan Udaletik jakinarazi zuten 40 herritarrek Las Llanas pilotalekuan igaroko zutela gaua.

Gizarte Ekintza sailak kaltetuekin jarriko da gaur harremanetan, eskualdean ostatua emateko.

Zerbitzu teknikoek lehen azterketa bat egin zuten atzo eta beraien txostenak argituko du zein egoeratan dagoen eraikina.

Sua zerk piztu zuen argitzeko ikerketa ere abian dago.