
Ohar baten bitartez, Donostian metroaren proiektua gelditzeko Satorralaia mugimenduak herritarrei eskatu die Lakuako Gobernuak Antigua auzoan hasi dituen desjabetze prozeduren etetea eskatzeko alegazioak sinatzeko.
Alegazioak Satorralaiaren webgunean eskura daitezke eta horiek aurkezteko epea hilaren 28an bukatuko da. Egun horretan, hain zuzen, alegazioen entrega kolektiboa egingo dute, goizeko 11.00etan, Lakuako Gobernuak Donostian duen egoitzan.
Era berean, astearte honetan, arratsaldeko 19.00etan, Benta Berriko plazan egingo den asanblada informatiboan parte hartzeko deia egin dute.
Alegazioetan Satorralaiak azaltzen duenez, «lehenengo desjabetza prozedura honek hartzen dituen jabari publikoko eremuen okupazioak herritar guztion ondare komuna diren hainbat ondasunei kalte egiten die». Horien artean honakoak aipatu dituzte: Benta Berri Polikirolegiaren ondoan erabilpen handia duten ekipamendu komunitarioko jolas-eremuak, Pedro Manuel Ugartemendia kalea eta zonalde berdea; Benta Berriko Plaza eta horren gainean dagoen parkea Antiguo-Landetxe Haurreskolaren sarreraraino eta Montpelliereko gazteen egoitzako zona libreraino; Zarautz etorbideko eta Eugenio Imaz kaleko bide publikoak; Pio Paroja Polikiroldegiaren alboan dagoen Izurun Plaza; baita Aizkorri kalean eta Mikelete Pasealekuan kalteturiko sail txikiagoak ere.
«Gure ustez desjabetza hauek ez dira bidezkoak, metroaren pasantearen beharrizan soziala nahiz interes publikoa auzitan jartzera daramaten arrazoiak asko direlako», nabarmendu du Satorralaiak.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
