
Burujabetza feminista lortzeko bidean, gizartean «kontzientziatze lan sakona» egin behar dela adierazi du Aitzinak. Bere ekarpena egin nahian talde feminista eratu zuen iaz. «Lehenik eta behin, barne formazioa nahi genuen landu, ber momentuan Maiatzaren 8a eta Azaroaren 25a bezalako hitzorduak indartuz», azaldu dio GARAri Armelle Etxenikek.
Horren ondotik, jazarpen mota ezberdinez ohartaraziz erasoak galaraztea xede duen protokoloa osatu zuen Basaizea elkartearen eskutik, Nafarroaren Egunaren karietara, beste hainbeste eginez Futbol 7 txapelketa garaian, Hendaian.
Tokian tokiko elkarteekin
Lan molde horri eutsi nahi diotela nabarmendu du Etxenikek. Horretarako, herriko besta, kontzertu eta bestelako jende ekimenetan ohikoak diren jarduera bortitzak ekiditeko protokolo-eredua bultzatuko du Aitzinako talde feministak.
«Tokian tokiko elkarteekin bildu, proposamena aurkeztu, ekarpenak jaso eta tresnak ezarriko ditugu, bereziki udako sasoian protokoloa martxan jartzeko, baita ondoren baliatu ahal izateko ere», gaineratu du.
Baionako bestak erronka berezia markatzen badute ere, herriz herri, gaztetxez gaztetxe, eta herriko elkarteekin elkarlanean jardungo du Aitzinak «gizarte parekide bat lortzeko, borroka esparru guztietan garatu behar dela argi dugulako».

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
