Ehunka pirata bildu dira Donostiako portuan abordaian parte hartzeko. Kolore beltza eta kalaberadun banderolari gero eta kolore gehiago batzen zaizkio gipuzkoar hiriburuko uretan, eta aurtengoa ez da desberdina izan. Donostiako Aste Nagusiko zita preziatuenetako bat bihurtu da abordaia, eta gaurkoan ere, galerna arriskua gaindituta, jai eta aldarrikapen txoko bilakatu dute portua.
Galerna arriskua zela-eta, portu barruan egin dute aurten, eta ez Kontxan. Ehunka pertsona biltzen dituen ekimena izanik, segurtasun neurriak lehenetsi dituzte antolatzaileek eta Donostiako Udalak. Eta segurtasuna bermatzeko zerbitzuak ere bertan izan dira, mota guztietako ontzien artean.
Bidoiak, paleak eta beste txalupa batzuek hartu dute portua, jai giroan eta beroari aurre egiteko parada ezin hobea aurkeztuz. Abordaiak 15. urteurrena bete du modu honetan, gero eta ekimen anitz eta zabalagoa osatuz.
Hasiera zerbait atzeratu da, berrien esperoan, baina 17:00ak gaindituta portuko aldapan behera egin dute ehunka piratek. Ohikoa den moduan, Skakeitan taldearen ‘Mundu berri baten mapa’ abestiak jarri dio doinua abordaiari.
Abordaia amaitzeko kalejira bat egin dute portutik, kostata baina pirata guztiak uretatik irten direnean.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
