
Katalunian ospatzen ari diren Diada eguna dela-eta, Euskal Herriko hainbat txokotako egoitzetan elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte ‘Aldaketa sozialerako, independentzia’ lelopean. Bitartean, Donostiako egoitzan egin duten agerraldi batean Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak hartu du hitza eta babes osoa adierazi die Kataluniako herriari eta urriaren 1erako deituta dagoen independentziari buruzko erreferendumari.
«Euskal Herria eta Katalunia bi herri desberdin gara, bi errealitate desberdin ditugu, baina baditugu batzen gaituzten gauzak: erabat antidemokratikoa den Estatu baten parte gara, erabakitzeko eskubidea ukatzen duen Estatu baten parte», azpimarratu du Aranburuk.
LAB ere burujabetza prozesu bat bultzatzen ari dela azaldu du eta urriaren 1ekoa, emaitzak emaitza, guztiaren gainetik ariketa demokratiko bat dela esan du: «Herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen duen orok posizio garbia eduki behar du. Anbiguetaterako tarterik ez dago: edo baiezkoa edo ezezkoa, ez dago besterik».
Zentzu horretan, Kataluniako prozesuarekiko distantzia hartu duen EAJren gaitzetsi du, «anbiguetatearen jokoan» ari delako. «Ez du burujabetza prozesu bat nahi», ondorioztatu du Garbiñe Aranburuk.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

