
Euskal derbia jokatu dute igande arratsalde honetan Realak eta Eibarrek Anoetan. Ez da partida ikusgarria izan, etxekoek aise irabazi baitute sortutako gol aukerak aprobetxatzen jakitearen ondorioz.
Eibar, baina, hobeki sartu da neurketan eta hamargarren minuturako pare bat aldiz gerturatua zen Geronimo Rullik babestutako atera. Realak jo handiagoa duela erakutsi du ordea, eta 12. minutuan Alvaro Odriozolak jarritako baloi bat aprobetxatu eta 1-0ekoa egin du William Josek.
Behin neurketa ere aldera eramanda, erosoago aritu dira donostiarrak. 25. minutuan Januzajek bigarrena egiteko auekera paregabea izan du, baina ez du asmatu Dmitrovicen aurrean. 28.ean bai, Xabi Prietok jarritako baloia aprobetxatu eta gola sartu du belgikarrak
2-0 iritsi da partidua atsedenaldira, baina segituan egin du Realak hirugarrena, partidua itxiz. Illarrak egin du azken pasea, Eibarren defentsa osoa gaindituz, eta Mikel Oyarzabalek gola, Ligako bere seigarrena.
Horretan, aulkia mugitzeari ekin dio Mendilibarrek, besteak beste, Bebe zelairatuz. Honek jokoaren hobekuntza eragin du bere taldearengan eta Jordanek, 72. minutuan, egin du bisitarien gol bakarra. Baina amaiera lasaia izan du baina Realak, eta hiru puntuak etxean geratu dira.
Errepasatu neurketak utzi dituzten xehetasunak NAIZnen webgune berezian.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
