Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Klima aldaketaren aurkako «Marshall plan» berria aurkeztuko dute Baionan

Jean Jouzel klimatologoak eta Pierre Larrouturou ekonomialariak Europako Itun bat aldarrikatzen dute eta berezko funtsa sortzea, estatuen diru ekarpenen eta enpresa handien etekinen gaineko zergen bidez.

Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta Bizi! elkarteak antolatuta, Jean Jouzel klimatologoak eta Pierre Larrouturou ekonomialariak hitzaldia eskainiko dute, gaur 20.00etan, Baionako Lan Burtsan. Bonn hirian antolaturiko COP 23 goi bileraren testuinguruan, bi adituek klima aldaketaren aurkako borrokan «Europaren konpromiso sendoa» lortzeko kanpaina abiatuko dute ekitaldi horren bidez.

Jouzelek eta Larrouturouk klima aldaketari aurre egiteko «Marshall plan» antzeko bat defendatzen dute. «Europako Itun bat proposatzen dugu, klima aldaketari aurre egiteko finantzamendua bermatzea baita gakoa», azaldu dio GARAri Larrouturouk. Diru funts horri esker, energia aurrezteko neurriak eta energia-iturri berriztagarriak garatzeko politikak abian jarriko lituzkete.

«Estatu aurrekontuetatik eta enpresa handiek dituzten mozkinen gaineko zergen bidez finantzatuko litzateke aipatu plana», zehaztu du Larrouturouk. Adituak azaldu duenez, «Merkelek eta Macronek Europaren birfundazioaz jarduten duten unean ezin da, inondik inora, urgentzia klimatikoa agendatik baztertu». Hala, gaurtik 2019ko europar hauteskundeetara arte, lobby lana eta sinadura bilketa uztartuz, kanpaina egin nahi dute «Europar Batasuneko agintariek ekonomia-sisteman eta gizarte-ereduan beharrezko diren moldaketak aintzat har ditzaten».

Dirua bilatzea ez litzateke arazo. «2015az geroztik, Europako Banku Zentralak eskatzen ditugun 1.000 miliar euro horiek zirkulazioan ezarri zituen, baina dirutza horretatik %90 finantza mundua elikatzera joan da», deitoratu du.

Bestalde, energia berriztagarriak sustatzea eta energia xahuketa murrizteko eraikinak berritzea «inbertsio onak dira», ekonomialariaren ustez. Bere kalkuluen arabera, «Frantzian soilik 900.000 enplegu berri sortuko lituzke horrek ondoko bizpahiru hamarkadetan».

 

Un 30% de reducción de consumo, con ayuda pública

Los edificios, tanto públicos como privados, y su adecuación a las normas de reducción de consumo de energía y de emisión de CO2, se sitúan en la primera línea de la lucha local contra las consecuencias del cambio climático. En este sentido, la región Nueva Aquitania se fija como objetivo global un 30% de economía en el consumo energético en el horizonte 2020-2021. A este fin ha firmado con el Banco Europeo de Desarrollo un acuerdo por valor de 43 millones, con el que aspira a incentivar a los propietarios de viviendas de más de 15 años de antigüedad para que aborden obras de renovación energética en sus hogares.

Para la vicepresidenta regional y responsable del área de transición energética, Françoise Coutant, «la renovación del hábitat privado permite luchar combatir la pobreza energética al reducir el consumo y, por tanto, la factura, pero también es fuente de desarrollo ya que genera empleo local para abordar las reformas necesarias para mejorar la eficiencia energética de las viviendas». GARA