
2018ko plangintza aurkeztu eta onartu du Gure Esku Dagok larunbat goiz honetan Agurainen egin duen ezohiko bazkide batzarrean; ‘EtorkiZUna’ izango da kanpaina berriaren lelo nagusia.
Erabakigarritzat jo dute datorren urtea euskal herritarrontzat: «Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezke eta, zalantzarik gabe, herritarren ekarpena ezinbestekoa izan da». Plangintza berri honekin ateak ireki nahi dizkio mugimenduak erabakitzeko eskubidea posible egingo duen ziklo berriari.
Erabakiaren oinarria, baina, «adosteko jarrera» eta «ahalduntzearen kultura» direla azpimarratu dute. «Ezinbesteko oinarri hori sendotu nahi dugu datozen hilabeteetan».
2018ko ekainera bitarte «zergatik eta zertarako» erabaki galderari erantzungo dion Herritarron Ituna josten arituko dira, eta ekainaren 10ean egingo duten mobilizazioa izango da erabakitzeko arrazoiak «erakusteko eta indartzeko» eguna. Ekainetik aurrera, eragileak ahaleginduko dira batzen Herri Itunera.
Herri galdeketen ildoak ere bere bidea egingo du. 180 herrietan egin ditu galdeketak jada Gure Esku Dagok, 780.000 biztanle bizi diren eremuan. Donostiako galdeketa izango da hurrengo mugarri garrantzitsua, baina beste hiriburuetara ere hedatu nahi dute dinamika. Urte berriaren amaieran emango dio amaiera Gure Esku Dagok galdeketen lan-ildoari EAEn, eta 2019an Nafarroa eta Iparraldean sustatuko ditu.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
