
Udaberriaren etorrera iragartzen duten Deustuko jaiak martxoaren 16tik 25era bitartean ospatuko dira. Aurten ere txosna gune nagusia Deustuko parkean izango da eta azpimarratu dutenez, karpa bat ere egongo dela iragarri dute Jai Batzordetik eguraldiak dantza giroa oztopa ez dezan. Zazpi txosna izango dira bertan, baina Done Petri plazan ere beste bat egongo da. Azaldu dutenez, txosna hortan Euskal Herriko edariak baino ez dira salduko. Artisautza azoka ere Done Petrin egongo da jai egunetan.
Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea izango da aurtengo pregoilaria 60. urteurrena ospatzeko. Egitarauari dagokionez, Front Off jaialdia, kuadrilen arteko txapelketak, herri bazkariak eta martxoaren 18rako prestatu duten bildots jana nabarmendu behar dira.
Bi asteburu hartuko dituzte jaiek eta ostiraletan ospatuko dituzte kontzerturik aipagarrienak txosnetan. Lehen ostiralean, martxoak 16, Glaukoma, Sustrajah Band eta Joseba B. Lenoir izango dira eta 23an berriz, Skakeitan, Anita Parker eta Empty Fields. Martxoaren 17an Reimy izango da eta 24ean DJ Gaultier.
Bestalde, martxoaren 22ean ospatuko da bertso saioa. Maialen Lujanbio, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze arituko dira arratsaldeko 20.00etatik aurrera Done Petri plazan.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
