Ipar Euskal Herrian euskaltzaletasunaren eta abertzaletasunaren inguruan sortu diren ekimen gehienetan parte hartu duen emakumea da Argitxu Noblia, haatik bere izena ez da behar lukeen bezain ezaguna. ‘Jakin’ aldizkariak ostera, bere azken aleko protagonista bihurtu eta Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetaria izan da Nobliak euskal kulturgintzari emandakoak paperera eraman dituena.
Argitxu Noblia Richard (Angelu, 1942) mediku lanetan zela eta lehen semeaz erdituta, berak sortu eta bultzatu zuen Seaskako lehendakari bihurtu zen 1969an. EAJren Ipar Buru Batzako lehendakaria ere izan zen 2008an. Ondoren, alderdia utzi, eta 2012tik Eako kidea da.
‘Jakin’ aldizkariak sare sozialetan zabaldutako bideoan Argitxu Nobliaren bizitza jaso du, aldizkarian datorren elkarrizketa sakonaren aurrerapen gisa.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
