
Partidu amaierako markagailuarengan bezainbeste ikusmin zegoen gaur Imanol Alguacilengan, Eusebioren ordez Realeko aulkia hartu duen oriotarrarengan. Bada nobedadeak erakutsi ditu Algucilek, hasierako hamaikakoan batez ere. Esaterako, hegaleko erdilari gisa aritu da Odriozola.
Osterantzean, intentsitate handiko derbia eta baloiaren jabetza, arraroa suertatu badaiteke ere, Eibarrena. Goitik behera agindu dute lehen zatian armaginek, eta gertu izan dute gola, behin baino gehiagotan gainera.
Cotek izan du lehen aukera garbia, baina areaz kanpotik egin duen jaurtiketak kanpora alde egin dio. Escalantek ere izan du aukera neurketa atsedenaldira iritsi aurretik, baina bere errematea Moyak geratu du.
Bigarren zatia beste martxa batean hasi da. Realak neurketako bere minutu onenak jokatu ditu, baina txuri-urdinei ere ihes egin die golak. Juanmi izan da donostiarren bigarren zatiko lehen aukera horien protagonista, baina William Jose izan da gola gertuen izan duena. 59. minutua zen Odriozolak baloia area txikian jarri dionean, baina gora alde egin dio erremateak brasildarrari.
Hortik aurrera Eibarren aldera erori da berriz partiduaren balantza. Area kanpotik ahalegindu da Pedro Leon hainbat aldiz eta aukera bikoitza izan dute armaginek 73.ean, baina ez Jordan ez Inui ez dira iritsi errematea gauzatzera.
Aldaketek eibartarrengan izan dute eragin hobea, baina hala eta guztiz ere ez dira gai izan Moyak babestutako atea zulatzeko.
Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasunak NAIZen webgune berezian.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
