
Vital Fundazioa aretoan ikusten zaila den pintura erakusketa bat bisita daiteke udaberri honetan. Hans Rudolf Gerstenmaier bildumagile alemaniarrari esker Gasteizen XV. mendetik XVIII. mendera arteko historiatik ibilbidea egiteko aukera dago, pintura flandriarraren margolan onenen bitartez.
Maria Toral eta Marisa Oropesa dira erakusketako komisarioak eta diseinua Fernando Martinez de Viñaspreren ardura izan da. Erakusketan, xehetasunen errealismoagatik, olioa erabiltzeko modu berritzaile bati esker eta gainazalen distiragatik Europa osoko zaleak liluratu zituzten piezak daude ikusgai.
“Rubensetik Van Dyckera. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman” erakusketak hirurogeita hamar lan dakartza Vital Fundazioa aretora, hogeita hamar olio-pintura eta berrogei grabatu, Europako artearen ziklo garrantzitsuenetako batekoak eta bere ordezkari onenenak. Rubens, Van Dyck, Goltzius, Brueghel Zaharra, Momper Gaztea, Martin de Vos, Brueghel de Velours, Van Kessel Zaharra, Adrian de Gryef eta Verbruggen artisten lanak daude ikusgai ekainaren 17ra bitarte.
Europak pinturako motibo eta gaien aldaketa bortitza eragin zuen pentsaera erlijiosoaren iraultza handia bizi zuen bitartean, Flandria katolikoak eta Holanda luteranoak euren bide propioa bilatu zuten. Lurralde flandriarrean, hala ere, ez zen posible izan banatzea pinturaren ideal erlijiosoen garrantzia eta errealitatearen ikuspegi berri hura.
Eskola flandriarreko artistek hainbat genero landu zituzten. Erakusketan lan oso erlijiosoak daude ikusgai, baina baita lan mitologikoak eta erretratuak ere. Paisaiaz ere gozatu ahal izango da. XVII. mendeko arte flandriarraren ezaugarria da bertako artisten artean; argien eta itzalen arteko jolasa, aurreko planoko itzala eta eszenaren atzeko aldean oraindik ageri den arrastiriko argia landu zituzten. Animalien eta bodegoien pintura ere arte flandriarrean garrantzi handiko beste genero batzuk dira. Flandriako artearen espezialitateetako bat zen natura hilaren generoa, loreen pintura, zehazki.
Interes bereziko objektuekiko zaletasun hori XVI. mendearen amaieran piztu zen Europan, Ekialde Hurbiletik, Asiatik eta Ameriketatik lore exotikoak inportatzen hasi zirenean. Orduan hasi ziren objektu preziatutzat jotzen eta prezio altuan kotizatzen ziren.
Bodegoietarako zegoen joera piktoriko tradizionala eta loreek hartu zuten protagonismo berria uztartzea, genero horretako pintura jendarteratzeko oinarri sendoa izan zen, XVII. mendearen hasieran.
Lan horietako asko eszena erlijiosoak hornitzen zituzten girlandak ziren. Mota horretako lanak, oro har, agintarientzako eta elizaren ordezkarientzako opari gisa egiten ziren. Nobleziaren kapera pribatuak eta ordena erlijioso batzuen sakristia esanguratsuak apaintzeko ere izan zitezkeen.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
