NAIZ+

Diasporako loturak estutu nahi dituen Argentinarako bidaia

Argentinako Villa Maria eta Necocheako Euskal Etxeek epea zabaldu dute elkar truke programetan parte hartzeko gazteen bila.

Iaz Argentinata bidaiatu zuten gazteak.
Iaz Argentinata bidaiatu zuten gazteak.

Itsasoaren alde bakoitzeko euskaldunen arteko harremana estutu asmoz, Necocheako euskal etxeak martxan jarri du, beste behin ere, Hator Hona egitasmoa. Urtero, udararo, Euskal Herritik gazteak bertaratzeko deia egiten dute immigrazioa amaituta Euskal Herriarekin harremana mantentzeko saiaketa gisa. Hiru asteko egonaldia da eta euskal gazteak bertara joanda euskara, gastronomia, kirolak, dantzak, musika eta euskal kulturari loturiko gainontzeko gaiak elkarbanatzea da helburua.

Baldintzak, honakoak dira; 18 eta 30 urte artean izatea eta honako gaietan ezagutzaren bat izatea: euskaraz jakin, euskal musika, dantzak, gastronomia, kirolak edo euskal kulturari loturiko gaiak. Bidaia norberak ordaindu behar du, egonaldia, ostera, euren kontu.

Aurten uztailaren 13tik abuztuaren 3 artean izango da ekimena eta izena emateko epea irekirik dago apirilaren 30 arte. Izena emateko epea ostera, maiatzaren 18 arte egongo da zabalik eta interesatu dutenek webgunean aurkitu dute informazio guztia.

Argentinako Villa Maria Euskal Etxean, Anima Zaitez

2004az geroztik makina bat euskal herritar gazte hurbildu da Argentinara, itsasoaren alde bakoitzeko euskaldunen arteko harremana estutzea. Necocheako ereduari jarraituz gainera, Argentinako Villa Maria euskal etxeak Anima Zaitez elkar-truke programa jarri du abian. Uztailaren 7tik 22ra Argentianara joateko aukera eskaintzen dute aurtengoan.