Biltzarrean zehar, Europan ama hizkuntza bat egon ote zen, hizkuntza indoeuroparrek aurretik zegoen edo zeuden hizkuntzetatik noraino hartu zuten, zer esaten duen gaur egungo toponimiak antzinako Europako hizkuntzaz edo hizkuntzez, euskarak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen duen, latintzat edo grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ote dituzten erro zaharragorik haien barruan mloduko galderak planteatuko dituzte parte hartzaileek.
Horrela, biltzarrean kanpoko lau ikertzaile izango dira: Angus Hunk (‘The Pan-European Vasconic Footprint’ hitzaldia emango du), Antonio Arnaiz Villena (‘Las lenguas euskomediterráneas’), Jaime Martin Martin (‘El consonantismo del protoeuskera’) eta Bernat Mira Tormo (‘El vasco en la toponimia valenciana, ibérica y europea’).
Gainera, hiru euskal parte hartzaileek Europako toponimia proposamenak emango dituzte: Jabier Goitia Blancok ‘Eurasiatik bidaia’, Jon Goitia Blancok ‘Euskera Europako toponimiaren elea’ eta Jose Mari Ugaldeak ‘Euskal toponimia munduan’.
Bestalde, liburu berriak argitaratu dituzten hiru egile ere izango dira: Juan Martin Elexpuru Arregi (‘Euskararen aztarnak Sardinian?’), Jon Nikolas Lopez de Ituiño (‘Orígenes del lenguaje oral y del euskara-eskuara’) eta Eñaut Etxamendi Gezainburu (‘Euskeraren jatorriak’).
Azkenik, beste lau hizlarik osatuko dute biltzarraren taldea: Felix Zubiaga Legarretak (‘Europa sorreran ama eskola’), Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundiak (‘Bor erroa munduko hizkuntzetan’) eta Joseba Mintegi Eskisabelek (‘Zientzia dogmaren gatibu’).
«Biltzarrari esker, euskarak Europako ama hizkuntzan zer leku izan behar duen zehaztuz joango gara eta aukera ezin hobea izango da gure nazioaren burujabetzarako behar dugun hizkuntzalaritza askearen osagaietako batzuk partekatzeko», azaldu dute antolatzaileek.
Gainera, osagarri gisa, bezperan, maiatzaren 4an, arratsaldez, hitzaldi irekia egingo da Elgoibarko Kultur Etxean, biltzarrera etorriko diren Angus Huck britainiarraren eta Bernat Mira valentziarraren eskutik.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
