
Bere hirugarren eta azken etapa osatu du Giroak Israelen igande honetan, eta Be'er Sheva eta Eliat lotu ditu 229 kilometroz luzatu den jardunaldiak. Bezperako etapa lez, esprintean amaitu da gaurko etapa, eta txirrindulari berak altxa ditu besoak.
Elia Vivianik erakutsi du bera dela Giro honetako esprinterrik azkarrena. Iritsiera zaila izan du etapak, arriskutsua, baina egoera horietan ere helmigan besoak altxatzeko gai izan da italiarra. Atzetik izan ditu, hurrenez-hurren, Sacha Modolo eta Sam Bennett.
Sailkapen nagusiari dagokionez, berriz, ez da aldaketarik egon eta ondorioz Rohan Dennis australiarrak jarraitzen du buruan.
229 kilometroko etapa honek amaitutzat ematen du Giroaren estantzia Israelen. Atseden eguna izango dute astelehen honetan txirrindulariek, eta asteartean berrekingo diote konpetizioari. 191 kilometrotako etapa izango dute zain, Catania eta Caltagiorne lotuko dituena, Sizilian.
Giroko emaitza eta sailkapen guztiak, NAIZen webgune berezian.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
