
Gaizki hasten dena gaizki amaitzen omen da. Athleticen kasuan, bederen, hala suertatu da. Apenas gerturatu da zaleturik San Mamesera, Ligako azken partidua ikustera, taldeak ez zuen eta ezer jokoan.
Andoni Gago eta Kerman Lejarraga boxeolariek egin dute ohorezko sakea, baina hauen indarra eta kemena falta izan zaie futbolariei.
Gaizki hasi du neurketa Athleticek, eta segituan jarri dira atzetik markagailuan. 9. minutua zen David Lopezek, bakar-bakarrik, area txikian errematatu eta baloia sareetara bidali duenean.
Zuri-gorriek ez diote buelta eman hasiera kaskarrari, eta Espanyol izan da bigarrena sartzeko aukera izan duena ondorengo minutuetan. 28an. esaterako, kontraerasoan jokaldia egin eta gertu izan du gola Leo Baptistaok. Xumeki bada ere, gerturatu da Athletic aurkariaren ate ingurura lehen zatiko azken minutuetan.
Bigarren zatia luze egin zaio Athletici. Ez da futbolik sortzeko gai izan, eta indarka soilik sortu du arrisku pitin bat. Kornerrak bilatu nahi izan dituzte zuri-gorriek, baina ez dute asmatu errematean. Espanyolek, bere aldetik, kontraerasora jokatu du, eta arriskua sortu du.
Athleticen aukera onenak azken hamar minutuetan iritsi dira. 78an gora alde egin dio jaurtiketak Muniaini, eta kanpora joan zaio Adurizi errematea atezaina gainditua zuenean.
Amaieran, txistuak entzun dira San Mamesen.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
