Uda aski lanpetua daramate Hesian taldekoek, bart Portugaleten izan dira, beste behin ere dena ematen eta kontzertua hastear zirela grabatutako bideo labur honetan azaldu dute euren hurrengo erronka, disko berria grabatzera doaz eta NAIZen bidez eguneroko bizipena elkarbanatuko dute zaleekin.
Estudioan beste sei disko grabatuak zituzten aurrez, zuzeneko bat ere bai, beraz Hesian taldearen zortzigarren lana izango da hau. Lehen aldiz Euskal Herritik kanpora joango dira grabatzera, Madrilgo Westline estudioetan egingo baitute Juan Blas ekoizlearekin (La MODA, Toundra, Nothink...). Nahasketak Santi Garcia Gironako ekoizle eta teknikari musikalarekin egingo dituzte; besteak beste, Delorean, Standstill eta Berri Txarrak taldeekin jardun du ekoizle honek.
Diskoaz oraingoz azalpen apur batzuk baino ez. Bideoan Fran eta Zuriñe Hesianeko kideek aurreratu dutena, gogor jardun dutela lanean hilabete luzez eta dakiguna lan berria 10 abestiz osatua egongo dela.
Grabaketaren egunerokoa NAIZen
Hurrengo egunetan zerbait gehiago jakiteko aukera izango da taldeak berak NAIZen egingo duen eguneroko kontakizunarekin. Grabaketa egunez egun, taldekideen bizipenak, sentsazioak... jasoz joango dira astelehenetik aurrera NAIZen sortuko den tarte berezian.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
