Hesian
Hesian taldeko Ane Bastida, Fran Urias eta Zuriñe Hidalgok aurkeztu dute disko berria. (Monika DEL VALLE / FOKU)
NAIZ|BILBO|2018/11/21

Hesian taldeak bere zortzigarren lana argitaratu du gaurkoan. ‘Hasiera’ izenarekin, bira berri bat eman diote haien musikari eta «letrek hala eskatuta» haize musika tresnek pisua galdu dute doinu rockeroago batzuen alde. «Barru-barrutik idatzitako» 10 abestiz dago osatuta lana.

NAIZ|2018/10/25
‘Nire bihotza’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Hesianek

‘Nire bihotza’ abestia eta bideoklipa aurreratu du gaur Hesian taldeak NAIZen.

NAIZ|2018/09/30|0 iruzkin
'HASIERA' disko berriaren azala
NAIZ|2018/09/10
NOIZ IRITSIKO ZARA?
NAIZ|2018/09/07
Hik lan eta nik jai

Tronboiaren grabaketarekin jarraitzen dugu. Batzuk oraindik kaña sartu behar diote grabaketari, beste batzuk, ordea, gure lana egin dugu eta jai apur bat hartu dugu. Hala ere, grabaketarekin amaitzean, atsedenerako eta garagardo fresko batzuk hartzeko tartetxo bat ere izan dugu. Pellorekin lan egitea gozada hutsa da. Disko berri honengatik, EGIN DEZAGUN TOPA!

NAIZ|2018/09/05
ETXEAN

Madriletik itzuli eta zuzenean Arbizura joan gara, Nafarroara. Haizeen txanda da orain. Lehena grabatzen gure Beñat izango da eta oso laguna dugun pertsona batengana jo dugu haizeak grabatzeko. Esku onetan gaude eta beraz, lasai gaude. Egurre Beñat!

NAIZ|2018/09/03
Azken dantza Madrilen

Madrileko abenturatxoa amaitu den arren, prozesu hau hasi besterik ez da egin eta oraindik lan asko daukagu egiteko: haizeen grabazioa, nahasketak, diskoaren diseinua, bideoklipa... Momentuz ez zarete gutaz libratuko!!

NAIZ|2018/08/31
Borrokatu ala hil

Dena ondo doa, gauzak konplikatzen hasten diren arte. Bizikidetza estudioan ez da beti erraza. Eskerrak grabazioa bera ondo doan, bestela egoera hau jasanezina izango litzateke. Zorionez edo zoritxarrez, erronka honen amaieraren hasieran gaude.

NAIZ|2018/08/27
NO TIME FOR LOVE, NO TIME FOR LAUGH

Ikerrek aizkorarekin Madrilgo basoak txiki-txiki egiten dituen bitartean (edo hori uste dugu behintzat), Ane eta Franek turismo ez-kaltegarria eta ez-erromantikoa egiteko aprobetxatu dugu. Polita da erresuma honen hiriburua. Iker gaixoa, estudiotik ezin atera.

Lasai gudari, zure eguna helduko da!

NAIZ|2018/08/24
Aizkorak zorrozten

Gitarren txanda. Egun hauetan ez da erraza izan Ikerrekin kamararen aurrean hitz egin ahal izatea, ia ez baita estudiotik atera... zoriontsua da hortxe, saltsan, jolasean, borrokan. Droga osasuntsu bat da musika. Arma indartsuena. Eta musika egitea, hemen egotea, ohore handi bat.

 
NAIZ|2018/08/22
HEMEN GARA

Bateriaren ostean baxua grabatzeko txanda Aneren eskutik. Bideo honetan ekoizlearekin lan egiteko erabakiaren inguruko xehetasunak ere bai.

NAIZ|2018/08/20
Hasi gara!

DIsko berriaren grabaketaren berri emanez joango gara eguneroko honen bidez. Lehen protagonista Danel da, bateria eta gainerako trasteak hartu eta Madrilera joan zen bera bakarrik lehen grabaketa egitera.

NAIZ|2018/08/29
AGORTU DA BAKEA

Abentura txiki honen erdigunean gaude jada... Abestiek gero eta itxura hobea dute eta gaztelera apur bat ere ikasi dugu.

Zuriñe iritsi da azkenean eta honekin batera amaitu da bakea.
Has dadila festa, dantza eta zoramena. Ah! Eta ahotsen grabaketa, noski!😉