
Realaren ereserki berriak betiko «aurrera mutilak!» beharrean «aurrera Reala» dio, himnoa «koralagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa» izan dadin. Talde txuri-urdinak Twitterren zabaldu berri du Gipuzkoa osoko 170 zalek grabatutako himnoa eta ereserki berria izateaz gainera, «Realak zaleei prestatutako omenaldia» izan nahi duela gehitu du.
Ez da soilik ereserki berria, Realak zalei prestatutako omenaldia bada ere. Elkarrekin indartsuagoak garelako. Aurrera Reala!#NIKEZDUTBIGARRENTALDERIK pic.twitter.com/jkGIeGYlhT
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Realaren himnoa «inklusiboagoa» izatea nahi zuten. «Reala ahots askoren batura da, eta, klubaren iritziz, himnoak ahots horiek guztiak ordezkatu beharko lituzke. Horregatik, aldaketa txiki bat egingo da himnoaren letran, inklusiboagoa eta pluralagoa izan dadin», dio taldeak oharrean.
Nabarmentzen dutenez, emakumeen taldeek ere defendatzen dute Realaren ikurra, eta harmailetan gero eta emakume gehiago daude partidak ikusten. Haiek guztiak ere ordezkatu nahi ditu ereserkia berriak.
Himnoa kantatzea errazteko gainera, moldaketa musikal bat sortu nahi izan du Realak, a cappela kantatzeko bertsio bat, klubak horrela nahi lukeelako himnoa Anoetako estadioan entzutea.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
