
Interpretazioak doakoak izango dira, eta sarrera era bai, aretoa bete arte (25 adingabe senideren batek lagunduta, saio bakoitzean). Ordubete iraungo dute, euskaraz izango dira osoki, bi ipuin tartekatuko dituzte, eta Errekalde eta Abando (Elkano kalean dago, aldi baterako, 20 eta 22 zenbakietan) Udaltegietan izango dira.
Olga Sánchez (erizaina eta musikoterapeuta), Raúl de la Cruz (ipuin kontalaria) eta Ane López (ipuin kontalaria) izango dira guztien irudimenari eragingo diotenak mugarik gabeko fantasiazko mundu batera eroatearren, liburuen arteko orrialdeetan gordeta dauden tresna eta istorioen bidez.
Ipuinetako lehena, ‘Koloretako munstroa’, txikienek beren emozioak ezagutu eta adierazteko da. Emozioez eta munstroaren koloreez gain, hainbat musika-tresna izango dira, soinu harrigarrizkoak.
Bigarren ipuina, ‘Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa’, oso ipuin irrigarria da, sator baten istorioa kontatzen du, misterio eskatologiko samarra ikertu eta argituko duena bidean aurkitzen dituen animaliei galdetuz. Musika-tresna batzuekin eta besteekin, satorrak egia ikertu eta argituko du.
Bai batean zein bestean, umeek abesti bat ikasiko dute, eta, saioa amaitzeko, jolas hezigarri bat egingo dute. Gainera, familiek Olgari eta Rauli laguntzeko musika-tresnak jo eta probatu ahal izango dituzte. Hirugarren kontakizunak, ‘Nola dastatu ilargia?’, solidaritate, eskuzabaltasun eta kooperazioari esker zailak ematen dituzten gauzak lor daitezkeela azaltzen du animaila ezberdinen bidez.
Istorioaren azkena, ‘Afrika eta koloreak’, Africa deitzen den elefanteak parte-hartzaileak koloreetako mundu batera sartzen ditu. Emozio, adiskidetasunaren garrantzia eta besteekin alaitasuna konpartitzearen inguruan hitz egiten duen ipuinak.
Hauek dira kontakizunen data:
- Ostiralean, azaroak 30, 17:45ean. ‘Koloretako munstroa’. Abandoko Udaltegian.
- Ostiralean, abenduak 14, 17:45ean ‘Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa’. Abandoko Udaltegian.
- Ostiralean, abenduak 14, 19:00etan ‘Koloretako munstroa’. Abandoko Udaltegian. - Ostiralean, abenduak 21, 17:45ean ‘Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa’. Abandoko Udaltegian. - Eguaztena, urtarrilak 2, 12:00etan ‘Nola dastatu ilargia’. Errekaldeko Udaltegian. - Barikua, urtarrilak 4, 18:00etan ‘Afrikako koloreak’ Errekaldeko Udaltegian.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
