
Sortuk deituta manifestazioa egin dute iluntzean Gasteizen Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarren atxiloketa eta espetxeratzea salatzeko. Leloa, «Aski da. Utzi Euskal Herria bakean».
Manifestazioaren amaieran Sorturen Arabako koordinatzaileak hartu du hitza. Oihana San Vicentek babes keinu bat igorri die bi espetxeratuei eta neurri-bitasuna salatu du hitzartearen lehen zatian. Gogoratu baitu, «Amurrion madero batek familia abertzale baten kontra ustez tiro egin eta ero etxean lasai» dagoen bitartean «bi gazte militante espetxe zikin batean« dituztela «argudio judizial eta politiko hain ahulekin».
San Vicenteren hitzetan, «ETA desagertua izanik ere honelako erasoek gatazka bere horretan dirauela argi erakusten digute», bere hitzetan «independentziarako grina baita estatuek onartzen ez dutena».
.@oihanaagurain : Ez da kasualitatea Galder eta Aitor atxilotu izana une honetan.
— SORTU #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 2019(e)ko otsailaren 9(a)
Euskal Herriko gatazka agerian uzten du berriz ere. Euren berehalako askatasuna exijitzen dugu. #GalderEtaAitorAskatu pic.twitter.com/y7HTLZ5U16
Sorturen ordezkariak adierazi du Euskal Herriak aurrera egiten duela eta ez dagoela «ez poliziarik, ez kartzelik geraraziko gaituenik». Bi atxilotueak «egunero euren onena ematen duten milaka pertsona horien adierazle» direla azpimarratu du.
Bi atxilotuen mezua ere iritsi da manifestaziora, «gogotsu gaude, indartsu. Mila esker helarazi diguzuen elkartasunagatik, jarrai dezagun borrokan», esan dute Soto del Realetik.

El exalcalde de Iruñea Enrique Maya denuncia haber sufrido una agresión en Alde Zaharra

El PNV apuesta por Mikel Hidalgo para sustituir a Aburto como candidato a la Alcaldía de Bilbo

PNV y PSE maniobran para modificar el nivel de protección de la Biosfera de Urdaibai

Una operación para disciplinar al PSOE, con toques chabacanos

